Aurten Erandiogoikoko Arimen Gaua "indartsu" datorrela iragarri dute auzotarrek

Ander Zarraga 2023ko urr. 23a, 14:13
Arimen Gauko egitaraua urriaren 31ko 17:30ean hasiko da Euskadi plazan.

Auzoko hainbat elkarte buru-belarri dabiltza urriaren 31n ospatuko duten jaialdia antolatzeko lanetan. Egun horretan, arratsaldeko 17:30ean hasita, kalabaza eta postre beldurgarrien aurkezpena, kalejira dekorazio-lehiaketa eta beste hainbat jarduera egingo dituzte Euskadi plazan.

Herriko umeentzako egingo dituzten jardueren artean daude kalabaza apainduen lehiaketa, postre-lehiaketa, dekorazio-lehiaketa eta Munstroa sortu izeneko norgehiagoka. Ekintza horiek antolatzeaz arduratzen ari dira IGE Goikolanda-gurasoen elkartea, Nishma Sahararen aldeko elkartea, Gurari aisialdi eta hezkuntza elkartea, Herri Bideak Kate Barik ingurumen eta kultur elkartea eta auzoan kultura eta gizartea jorratzen dituen Auzokoa Herrikoi Elkartea.

Egitaraua:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun