A30 greba feminista orokorra

Zaintza oinarri duen greba feminista orokorra

Erandioko Mugimendu Feminista 2023ko aza. 25a, 09:00

Erandiok azaroaren 30erako ere aldarrikatuko du zaintza eskubide kolektiboa, zaintzeko eta zainduak izateko eskubidea. Zaintzeko baldintza duinak aldarrikatzen ditugu, bai etxean zaintzeko, zein zaintza-langileentzako lan baldintza duinak, hitzarmen zintzo eta antiarrazisten bidez.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak, eragile sozial eta sindikatuekin batera, bidezkoagoa den mundu berri bat amestera gonbidatzen du euskal jendartea, herritar guztiok interpelatzen gaituen greba orokor honen bidez.

Greba feminista orokorrak hasiera ematen dio eraldaketa sozialeko prozesu bati, feminismoak justizia sozial globalerako tresna gisa duen gaitasuna agerian geratuz. Izan ere, gure helburua ez da Euskal Herria azaroaren 30ean erabat gelditzea bakarrik, baizik eta urrunago goaz eta sistema patriarkala, koloniala, kapitalista eta bidegabe hau zalantzan jarri nahi dugu, zainketarako sistema duina eta publikoa elkarrekin eraikiz.

Greba antolakuntzaren prozesuak aukera ematen digu, halaber, espazio komunitarioak trinkotatzeko, Erandioko emakume eta herritar moduan elkar ezagutzeko eta elkarrekin hausnartzeko  zaintzale eta militante feminista garen heinean.

Eraiki nahi dugun munduaren antzeko aktibismo komunitarioa ospatzen dugu, guztion artean bizitzak erdigunean jarriz.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun