Hilaren 9ra arte eman daiteke izena Erandioko Negulekuetan

Ander Zarraga 2023ko aza. 6a, 14:32
Negulekuetan, besteak beste, umeek sukaldaritza-tailerrak egingo dituzte.

Gabonetan, familien kontziliazioa errazteko, Erandioko Udalak jolasak, sukaldaritza-tailerrak, eskulanak eta bestelako aukerak eskainiko ditu 2014 eta 2018 urteen artean jaiotako umeentzat.

Ausartzen Giza Elkarteak antolatuko dituen Erandioko Negulekuak txanda bitan egingo dituzte abenduaren 26tik 29ra lehena eta urtarrilaren 2tik 5era bigarrena. Ekintzak Europa plazan izango dira 09:00etatik 14:00etara.

Txanda bakoitzaren prezioa 65 eurokoa izango da eta izena emateko izapideak lotura honen bitartez egin beharko dira azaroaren 9a baino lehen. Informazio gehiago gura ezkero, Erandioko Udalak 646 269 156 telefono-zenbakia ahalbidetu du. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun