Erandioko Udalak lokal bat utzi du Osasun Mentaleko Zentroaren esku

Erredakzioa 2024ko mar. 18a, 13:06
Tailerrak eguaztenetan egingo dituzte 11:00etatik aurrera, Bekoa ikastetxean. © ERANDIOKO UDALA

Altzagako Bekoa ikastetxean, lokal bat ahalbidetu dute, paziente talde bategaz irakurketa-tailer bat abian jartzeko asmoagaz. 

Udal-iturriek azpimarratu dute ekimenaren helburu nagusia dela bertara doazen pazienteek udalerriak eskaintzen dizkien baliabideak ezagutzea, horiek erabil ditzaten, aisialdi normalizatua eta integratzailea sustatzeko. 

Printzipioz, jarduerak astean behin egingo dituzte, eguaztenetan 11:00etatik 12:30era, eta tailerrak OMZko erizainek eta gizarte-langileek dinamizatuko dituzte.

halaber, nabarmendu dute udal-liburutegiko arduradunak laguntzeko prest agertu direla, pazienteek zerbitzuaren berri izan dezaten, hala nola liburuak edo bestelako materialak mailegatzeko aukera izan dezaten. Ekimen horri esker, material horren eskuragarritasunaren eta irakurketa erakargarriei buruzko orientazioa ere emango diete

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun