2024/03/24 19:00

Antzerkia

Anterkia: "Juntos y revueltos"

Anterkia: "Juntos y revueltos"
Merkatu Zaharra, Erandio

Gurutze Beitia eta Gorka Aginagalde hainbestetan igo dira agertokira ELKARREKIN, bien artean dagoen kimika besaulki-patiotik sumatzen dela eta barre algara berez sortzen dela. Oraingoan umorezko ikuskizun bat aurkeztuko digute, stand up comedy estiloko bakarrizketez osatutakoa; gizon komiko bat, emakume komiko bat eta publikoa.

Ikuskizun honetan bakoitzak bere gauzez, ezagutzen duenaz, ikusten duenaz, sumatzen duenaz, komentatzen denaz, dakienaz, ideiarik ere ez duenaz... hitz egiten du, asko hitz egin ere. Eta ondorio batzuetara ere iristen dira.

Une horretan bakarrizketa elkarrizketa bihurtzen da, bakoitzak gure iritziak ditugulako, baina hobe da iritzi horiek kontrastatzea, mahai gainean jartzea eta aztertzea, benetan nortzuk –gizonak ala emakumeak– dauden oker, edo nortzuk daukaten arrazoia ikusteko. Agian, bakoitzak bere bertsioa du eta guztiak dira baliozkoak. Entzun, pentsatu, hitz egin, eztabaidatu, dantzatu, abestu, oihukatu, negar egin. Baina barre egin, elkar ukitu, igurtzi, besarkatu, musu eman, elkar maitatu... Bizi! Ausartu!... baina NAHASTUTA. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun