Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Erandioko etxebizitza abandonatu batean izandako sute batengatik

Ander Zarraga 2024ko mai. 3a, 12:49

Daborduko suhiltzaileek eraikineko sutea itzaltzea lortu dute. © BIZKAIKO SUHILTZAILEAK

Sua 10:40ak aldera piztu da, Lutxanako San Jose auzoko hiru solairuko eraikin abandonatu batean. Sutea metroaren trenbide ondoan izan da, hala ere, keak eta sugarrek ez diete eragiten ez metroaren zerbitzuari ezta inguruko enpresei ere.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, eraikinean bost pertsona bizi omen ziren okupa gisa, eta bertaratutako larrialdi-zerbitzuek kea arnasteagatik artatu dituzte. Horietako hiru Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetara eraman behar izan dituzte, baina bat ere ez dago larri.

Daborduko, bertaratutako Artatza eta Derioko parkeetako suhiltzaileek sutea itzaltzea lortu dutela jakinarazi dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun