Fredi Paya Ruiz bertsolari algortarra zoriontzeko eguna antolatu du Getxoko Udalak astelehenerako, otsailak 23, Bizkaiko 2014ko Bertsolari Txapelketa irabazi ostean. Ekitaldi instituzionala 10:30ean izango da udaletxeko batzar aretoan. Arrastian, 19:00etatik aurrera, ekitaldi irekia izango da Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Azken horretan zorion berbak, zorionak bertsotan eta amaieran kopaua izango dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!