Politika  Getxo 2015-05-18 17:40

Gasteizko herri harresian atxilotutako itzubaltzetarren alde mobilizatuko dira gaur Romon

Aiala Zaldibar, Ibon Esteban eta Igarki Robles gazteak atxilo eraman ditu gaur Ertzaintzak, Segiko kide izatea egotzita. Atzo, domekan, Euskal Herriko milaka lagunek atxiloketa horiek geldiarazteko herri harresia osatu zuten, eta gaur goizean ertzainek atxilotutako gazteei babesa adierazteko lagunen kontra gogor oldartu zaizkie. Liskarraldi horretan, Itzubaltzeta / Romoko bi lagun atxilotu dituzte, kondenatutako hiru gasteiztarrakaz batera, besteak beste. Horrez gainera, auzo bereko beste lagun bat ospitaleratu behar izan dute Poliziaren oldarraldiaren eraginez. Hala, jazoera horiek salatzeko, mobilizatzeko deia luzatu dute gaur arrastiko 20:00etarako, Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazan.

Gasteizko herri harresian atxilotutako itzubaltzetarren alde mobilizatuko dira gaur Romon
Ertzaintza gogor oldartu da bildutakoen kontra. TOPATU.INFO | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa