Aurreko urtean baino bisitari gehiago hartu ditu Getxok 2015ean

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 10a, 16:50
Getxoko turismo bulegoa.

Getxoko Turismo Bulegoak 51.772 bisitari hartu zituen iaz. Hala, aurreko urtean baino %54 gehiago etorri ziren 2015ean, Udalak jakinarazi duenez. Ereagako bulegoan 21.810 lagunen zalantzei erantzun zieten, bisitari guztien %42 (2014an baino %25 gehiago); Bizkaiko Zubian dagoen bulegoan, berriz, 24.685 laguni, guztien %48 (aurreko urtean baino %67 gehiago); eta bulego mugikorretan gainerakoei, 5.277 bisitariri (%10), aurreko urtean baino %198 gehiagori.

Datuok ikusita, argi dago turismoa handitu dela azken urtean udalerrian; uda aldean (%53), batez ere. Gainera, udalerriko hoteletan batez besteko egonaldia 2,29 egunekoa izan da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun