Gazteei begirako tailerretan izena emateko epea zabaldu du Getxoko Udalak

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 2a, 16:55
Brikolaje ikastaroa egongo da aukeran. © GETXOKO UDALA.

Martxoan, apirilean eta maiatzean zehar izango diren lantegietan izena emateko epea zabaldu du Getxoko Udalak. Oraingo honetan, nobedade gisa, Brikolaje-, iturgintza- eta elektrizitate-moduluak eskainiko ditu. Hiruak 16 urtetik 25 urtera bitarteko neska-mutilei zuzenduta egongo dira, eta apirilaren 2an, 27an eta maiatzaren 7an hasiko dira, hurrenez hurren.

Eskaintza beste tailer bi gehiagogaz osatuko da: Bizirauteko Sukaldaritza (ohikoa urteroko eskaintzan), 11 urtetik 17 urtera bitartekoentzat, eta apirilaren 4an hasiko dena; eta Elikagaiak Manipulatzeko ikastaroa, 18 urtetik 30 urtera bitartekoentzat, martxoaren 19an, saio bakarrean egingo dena.

Guztiak autonomia lantzera bideratuta daude eta aldez aurretik eman behar da izena, Gazte Bulegoan: emailez (gaztebulegoa@getxo.eus), telefonoz (944 660 353) edo webgunearen bidez (www.getxo.eus/gazteria).

Ezgaitasunak dituzten gazteek beharrezko laguntza izango dute parte hartzeko, behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun