Algorta 24 orduz "herri euskaldun" bihurtzeko deia egin dute Ernaiko kideek

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 15a, 17:40
Euskal Herrian Euskaraz logoa, artxiboko irudian.

"Euskal Herriko gazte gehienek euskara ezagutzen dute, eta hizkuntza hori erabiltzeko gai da. Hala ere, horietatik zenbatek erabiltzen dute egunerokotasunean euskara?" Galdera hori eginez, Algortako Ernai gazte antolakundeak bihar, eguaztenean, 24 orduz euskaraz aritzeko gonbita egin die udalerriko gazte guztiei, "Goazen 24 orduz burujabe izatera" lemapean.

Ekimen horregaz, Ernaiko kideek gure egunerokotasunean euskaraz aritzeko aukerak, zailtasunak, oztopoak eta laguntzak azaleratu gura dituzte. Hori dela eta, ahalik eta gazte gehien ekimenean parte hartzeko deia egin dute. Hala, bihar, hilaren 16an, euren elkarrizketa guztien lehenengo hitzak euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute: "lanean, eskolan, klasean, familian, lagun artean, dendetan...".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun