Txorimalo gaztetxea zenaren etorkizuna erabakitzeko 2. bilera, domekan

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 6a, 12:27
Apirilaren 16an 40 gazte baino gehiagok hartu zuten parte "Hamarnakatu" eztabaidan.

Txorimalo gaztetxea zenaren etorkizuna erabakitzeko lehenengo bilera egin zuten Algortako gazteek apirilaren 16an. Batzar hartan, hainbat ideia eta ikuspegi jaso ziren; hala ere, oraindino ere bidea egin beharra dagoela argi geratu zen eztabaida hartan. Hori dela-eta, gazteen artean ideiak trukatzeko bigarren bilera bat egitea adostu zuten; berori, hilaren 8an, domekan izango da.

Egun horretan aurrekoan parte hartu zuten lagun guztiak hurbiltzea, eta orain arte hurbildu ez direnek parte hartzea espero dute deitzaileek. Hitzordua arrastiko 07:00etan ipini dute, Algortako Aldai Patronatuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun