Txorimalo gaztetxea zena gazte- ala herri-perspektibatik lantzea erabakiko dute bihar

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 20a, 15:50
Apirilaren 16an 40 gazte baino gehiagok hartu zuten parte "Hamarnakatu" eztabaidan.

Daborduko, bilera bi egin dituzte Algortako hainbat gaztek Txorimalo gaztetxea zenagaz zer egin behar den adosteko. Azkenengo bilkura hilaren 8an egin zuten: eraikinaren erabilera gazteriaren perspektibatik ala herri-mugimenduarenetik landu behar den eztabaidatu zuten. Halere, hitzordura bertaratutako gazte guztien artean adostasunik lortu ez zenez, horretaz berba egiteko beste bilera bat antolatu dute. Horretarako hitzordua bihar ipini dute, zapatuan, arrastiko 06:00etan, Algortako Abian kultur elkartean.

Azaldu dutenez, dikotomia horri irtenbide bat eman ostean, proiektu berriari edo berriei forma ematen hasiko dira. Eztabaida irekia izango da, eta horretan parte hartu gura duten gazte guztiak parte izan daitezke.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun