Armeniako hainbat alkatek Getxo bisitatu dute gaur

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 20a, 15:40
Bildutakoak, Getxo Elkartegian. © GETXOKO UDALA.

Armeniako hainbat alkate eta tokiko beste ordezkari batzuei harrera ofiziala egin diete gaur goizean Getxo Elkartegian. Kaukasoko hautetsiakaz izan dira Imanol Landa Getxoko alkatea eta Amaia Agirre Komunikazio, Partaidetza, Gardentasun eta Herritarren Arretarako zinegotzia. Agintari armeniarrak EAE bisitatzen dabiltza, Europako Kontseiluaren babespean.

Goizeko topaketan, bildutakoek partekatu dute Gobernu Irekiaren esparruan Getxoko Udala aurrera eramaten dabiltzan esperientzia, gardentasunari lotuta. Bileraren ostean, aipatutakoek Bizkaiko Zubia bisitatu dute, eta arrastian, udalerriko hainbat gunetara joango dira.

Armeniako ordezkaritza taldea 13 herri eta udalerritako 10 alkatek eta beste hainbeste tokiko ordezkarik osatzen dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun