Seguros Bilbao txirrindularitza-taldeak irabazi du Udako Kriteriuma

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 18a, 13:05
Jaume Sureda, Aretxabaletako esprintean. © SEGUROS BILBAO

Datorren denboraldian errepidetik kanpo geratuko da Getxoko Seguros Bilbao txirrindularitza-taldea, hamabi urteko ekarpen aberatsa egin ostean, baina bitartean profesionaltasun osoz jokatzen dabiltza bertako kideak. Kontuak hala, Jaume Sureda mallorcarrak irabazi zuen martitzenean Aretxabaletako Leintz Bailarari Itzulia, esprintean. Horri eta Lemoizen zein Amurrion egindako lanari esker, Sureda bigarren geratu da Udako Kriteriumean. Taldeka, Seguros Bilbao nagusitu da etapan eta sailkapen orokorrean.

Goienak Aretxabaletako probaren gainean egindako bideoa (CC-BY-SA GOIENA)

Leintz Bailarari Itzuliaren 88. edizioaren sailkapena

  1. Jaume Sureda (Seguros Bilbao) 2:37:48
  2. Dzmitry Zhyhunou (Lizarte) d.b.
  3. Antonio Angulo (Gomur - Cantabria 2017) d.b.
  4. Diego Pablo Sevilla (RH+ Polartec - Fundacion Contador) d.b.
  5. Ibai Azurmendi (Euskadi Fundazioa) d.b.
  6. Juan Antonio Lopez-Cozar (Baque-Campos Team) d.b.
  7. Joan Ruiz (Aldro Team) d.b.
  8. Bernat Font (Seguros Bilbao) d.b.
  9. Oscar Linares (Gomur - Liebana 2017) d.b.
  10. Jon Irisarri (Caja Rural - Seguros RGA) d.b.

Taldeka: Seguros Bilbao

Mendia: Awet Andemeskel

Udako Kriteriumaren sailkapen orokorra

  1. Antonio Angulo (Gomur - Liebana 2017) 8:39:25
  2. Jaume Sureda (Seguros Bilbao) d.b.
  3. Dzmitry Zhyhunou (Lizarte) d.b.
  4. Jon Irisarri (Caja Rural - Seguros RGA) d.b.
  5. Bernat Font (Seguros Bilbao) d.b.
  6. Fernando Barcelo (RH+ Polartec - Fundacion Contador) d.b.
  7. Diego Pablo Sevilla (RH+ Polartec - Fundacion Contador) d.b.
  8. Sergio Prado (Autronic CC Vigues) d.b.
  9. Iker Estibez (Infinisport) d.b.
  10. Julen Izagirre (Telco'm Gimex) d.b.

Taldeka: Seguros Bilbao

Erlazionatuak

Cyril Barthe nagusi Lemoizko Klasikan

Iker Rincon Moreno 2016 abu 16 Lemoiz

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun