Castroviejok Espainiako Vueltari ekingo dio bihar

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 19a, 15:09
Jonathan Castroviejo Movistar taldeko txirrindulari itzubaltzetarra. © MOVISTAR

Jonathan Castroviejo txirrindulari itzubaltzetarra Ourenseko Arnoia herriko bainuetxera heldu zen atzo Movistar bere taldeagaz. Bertatik gertu izango da bihar, zapatua, Espainiako Vueltaren lehenengo etapa, Laias eta Castrelo de Miño bitarteko taldekako erlojupekoa, 28 kilometrokoa. Castroviejok 2. zenbakiko dortsala jantziko du, denboraldi honetako bere itzuli handi bakarrean; Nairo Quintana eta Alejandro Valverderentzat egingo du behar.

Eusebio Unzuek honako beste sei txirrindulariak batu ditu irailaren 11ra bitartean Vueltan lehiatzeko: Imanol Erviti iruindarra, Rory Sutherland australiarra eta Jose Joaquin Rojas, Jose Herrada, Ruben Fernandez eta Dani Moreno espainiarrak.

Erlazionatuak

Diploma olinpikoa Castroviejorentzat

Iker Rincon Moreno 2016 abu 11 Getxo

Castroviejo Suitzako Itzulian bueltatuko da

Iker Rincon Moreno 2016 eka 07 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun