Politika  Getxo 2016-09-14 16:30

Getxoko alkateak PPren egoitzan agertutako pintadak gaitzetsi ditu

PPren Areetako egoitzan gaur goizalean agertutako pintadak gaitzetsi eta arbuiatu ditu Imanol Landa Getxoko alkateak. Landak onartezintzat jo du mota horretako ekintzak oraindik ere gertatzea, beste udalerri batzuetako beste alderdi batzuen egoitzetan ere izandakoak, eta oinarrizko irizpide demokratikoekiko errespetua eskatu du, "are gehiago bizi garen hauteskunde-garaian".

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta Erantzuna | #1

Noski baietz, alkate jauna. Preso gaixoak atzerriko kartzeletan hiltzen ari diren bitartean; gu ixilik egon beharko gara, nola ez, demokraziaren izenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa