Gobelak harrera egingo die Rio de Jaineroko olinpiar kirolariei

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 20a, 16:53
Asier García Pereiro saskibaloi-jokalari getxoztarrak zilarrezko domina eskuratu zuen Rio de Janeiron. © ESPAINIAKO KOMITE PARALINPIKOA

Arenas futbol-klubak gorazarre egingo die Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan eta Joko Paralinpikoetan lehiatu ziren Getxoko bost kirolariei. Ekitaldia zapatu honetan izango da, Gobelan, 18:00etan; Jon Pérez Boloren taldearen eta Logroñésen arteko partidaren aurretik.

Hala, klub gorri-beltzak hainbat opari emango dizkie Asier García saskibaloi jokalariari, Bárbara Pla errugbilariari, Rocío Ybarra eta María López de Eguilaz hockey-jokalariei eta Jonathan Castroviejo txirrindulariari. Gainera, ohorezko sakea eskainiko die bostei.

Horrez gainera, klubak Olinpiar Jokoakaz duen harremana gogoraraziko dute Areetakoek. Izan ere, Arenaseko Pagaza, Sesumaga eta Vallana futbol-jokalariek zilarrezko domina lortu zuten 1920ko edizioan, Espainiako selekzioagaz. Kasu berean dago Asier García; Bilbon jaiotako getxoztarrak zilarrezko domina jantzi zuen egokitutako saskibaloian, Espainiako selekzioagaz. Beste lau kirolariek olinpiar diploma eskuratu zuten. Halere, Bárbara Plak Europako Errugbi Txapelketa irabazi berri du eta Castroviejok brontzea lortu du mundialean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun