Ekitaldi nagusian, Imanol Landak zorionak eman zizkien institutuko ordezkariei, irakasleei eta ikasleei, eta etorkizunean duten heziketa proiektuan gogotsu lan egiten jarraitzeko gonbitea egin zien, Europari begira zein hizkuntza normalizazioagaz eta hizkuntza marko hirueledunagaz konprometitua dagoena, hain zuzen ere.
Zentroko zuzendari José Antonio Beobidek, bere aldetik, urte horietan zehar institutuak egindako ibilbidea gogoratu zuen eta gizarteari zerbitzua emateko bokazioagaz jarraituko dutela esan zuen. Ekitaldiaren amaieran oroigarrizko zipres bat landatu zuten.
Ikasturtean zehar ospakizun-ekitaldi gehiago izango dira.
Norvegiagaz heziketa-elkartrukea
Julio Caro Baroja institutuak "Erasmus+" europar proiektuan parte hartzen du eta hori dela-eta, Norvegiako ikasle eta irakasle talde bat bisitan dago zentroan egunotan. Egonaldirako aurreikusita duten jarduera-egitarauaren barruan, atzo goizean Hezkuntza zinegotzia Keltse Eigunerek harrera egin zien Getxoko udaletxean.
Bisita bueltatzeko, ikasle eta irakasle getxoztarrak datorren martxoan joango dira Norvegiara.