Garazi Sanchezek bigarren garaipena lortu du Euskal Surf Zirkuituan

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 21a, 13:30
Collazo eta Sanchez garaipena ospatzen. © EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOA

Garazi Sanchez Ortun surflari getxoztarrak aurtengo Euskal Surf Zirkuituko bere bigarren garaipena lortu zuen atzo. Abuztuan Sopelan egin zuen legez, domeka honetan Getariako Orrua eta Izustarriko olatuetan onena izan zen Sanchez.

Euskal Herriko Surf Federazioak jakinarazi duenez, domekan "Orruako olatua baldintza perfektuetan apurtu" zuen, Garazi Sanchezen eta Hodei Collazoren onerako, gizonezko eta emakumezko kategoriak irabazi baitzituzten. Jatyr Berasaluce eta Sara Urresti sopeloztarrak hirugarren eta  laugarren geratu ziren, hurrenez hurren.

Euskal Surf Zirkuituko laugarren eta azken proba Mundakan izango da, abenduan.

Getariako emakumezkoen sailkapena

  1. Garazi Sanchez
  2. Ariane Ochoa
  3. Ainara Aymat
  4. Sara Urresti

Getariako gizonezkoen sailkapena

  1. Hodei Collazo
  2. Imanol Yeregi
  3. Jatyr Berasaluce
  4. Kalani Da Silva
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun