"La cuadrilla del hospi"-ren aldeko kontzertua egingo dute zapatuan Areetan

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 2a, 10:38

Luminita Duca eta Toru Kannari, piano eta gitarra, osatutako bikoteak ongintzazko kontzertua eskainiko du zapatuan, hilak 3, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Emanaldia 19:30ean hasiko da eta sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Diru-bilketa "La cuadrilla del hospi"ren alde izango da, Gurutzetako Ospitaleko Haurren Onkologia atalean prozesu onkologikoren bat duten edo izan duten haurren gurasoek osatutako elkartea, hain zuzen ere.

Horren helburuen artean daude haurren minbiziaren aurkako azterketa eta ikerketa medikuak eta zientifikoak bultzatzeko dirua biltzea eta gizarte osoa kontzientziatzea hezur-muina ematearen garrantziaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun