Ekaitz Pintado, Espainiako Karate Kopako podiumean

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 30a, 13:56
Ekaitz Pintado, eskumatik bigarrena, podiumeam. © RFEK

Ekaitz Pintado Astorkiza, Isan Getxo Karate Klubeko borrokalaria, podiumera igo zen pasa den azaroaren 26an, Tenerifen egindako Espainiako 21 urtez azpiko VI. Karate Kopan. Gazte getxoztarrak podiumeko hirugarren koska zapaldu zuen Kata modalitatean; Sergio Galán López madrildarrak irabazi zuen proba.

Kopa berean, baina Kumite modalitateko 67 kilotik beherako mailan, Dairon Torrado gipuzkoarrak hirugarren lekua lortu zuen. Halere, euskal herritar onena Laura Urra Beraza nafarra izan zen. Nafarroa Garaikoak Espainiako Gazte Txapelketa irabazi zuen Kumiten, 53 kiloz azpiko mailan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun