Fetén Fetén folk-bikotearen emanaldia egongo da etzi, Areetako musika-eskolan

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 26a, 10:25
Jorge Arribas eta Diego Galaz. © FETÉN FETÉN

Fetén Fetén izeneko folk-bikoteak kontzertu bat eskainiko du zapatu honetan, urtarrilak 28, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan, Neguko Bidaia zikloaren barruan. Hitzordua 19:30ean jarri dute, eta sarreraren prezioa 5 eurokoa da (3 euro zentroko ikasleentzat).

Fetén Fetén proiektu musikala baino askoz gehiago da; hauek osatzen dute: Jorge Arribas (eskusoinua, bibrandoneoia, flauta…) eta Diego Galaz (biolina, biolin-tronpeta, zerrotea, mandolina… eta behiak). Bikote honen lehenengo konpasak 2009an entzun ziren, Burgosko musikari hauek haien eraginei eta oroitzapenei soinu-banda jarri behar zietenean.

"Fetén Fetén bikotearen musika gure sustraien eta ohituren oroimenetik igarotzen den ibilbidea da", dio bikoteak. Haren konposizioek, dantzarako erritmoan, Iberiar Penintsulan zehar eroaten gaituzte foxtrot-etik, bals, txotis, seguidilla edo habaneretaraino, eta bere soinuek kulunka hegan eragiten digute Italiatik Japonera edo Argentinatik Portugalera. Bikoteak, zuzenean, publikoagaz lortzen duen harreman ezin hobean, sentsazio ugari eskaintzen dizkigu bere hiru diskoen bitartez: "Fetén Fetén" (2011), "Bailables" (2014) eta "Cantables" (2016).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun