Alerta laranja ezarriko dute bihar haizea dela eta

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 2a, 16:11

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du 48 orduz, bihartik, barikutik, zapaturako, haizea dela eta. Hori dela eta,  Larrialdiko Udal Plana jarriko dute martxan Getxon, baita Krisi Mahaia deituko dute baita ere, izaera prebentiboagaz.

Alerta laranjaren ordutegiak hurrengoak dira:

  • Barikuan, otsailak 3: 03:00etatik 09:00etara, haizeguneetan; 18:00etatik 24:00etara haizeguneetan, eta 21:00eatik 24:00etara haizeguneak ez diren tokietan.
  • Zapatuan, otsailak 4: 00:00etatik 03:00etara haizeguneetan eta haizeguneak ez diren tokietan.

Aldi berean, Getxoko Udalak, hondakinak batzeko edukiontzien egonkortasuna bermatzeko neurriak hartzeaz gainera, egoera hauetarako emandako gomendioei kasu egiteko eskatzen du:

  • Ondo itxi behar dira eta segurtatu ateak, leihoak eta toldoak.
  • Loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak kendu.
  • Ez joan mendira aipatutako ordutegian eta beharrezko izatekotan, prebentzio neurriak hartu.
  • Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten dabiltzan etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
  • Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
  • Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
  • Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.
  • Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
  • Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.

Larrialdiren bat izatekotan, honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 944 660 202 (Udaltzaingoa) eta 112 (SOS Deiak).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun