Politika  Getxo 2017-02-06 10:09

Gerra Zibilaren eta Frankismoaren biktimak omendu dituzte Getxon

Getxoko Udalak 1936ko gerran, aurreko gatazka zibiletan eta frankismo garaian udalerrian izandako biktimei omenaldia egin zien zapatuan, 2009ko ekaineko osoko bilkuran aho batez adostutakoa betez. Ekitaldia Galeako ibiltokian jarritako "Liburuaren oroimena" izeneko eskulturaren ondoan egin zuten, zazpigarrenez.

Gerra Zibilaren eta Frankismoaren biktimak omendu dituzte Getxon
Zazpigarren urtea da omenaldia egiten dutela. © GETXOKO UDALA. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertan, bi txistularik "Agur jaunak" jo dute, hurbildutakoak minutu batez isilunean izan dira eta alkate getxoztarrak lore-eskaintza egin du. Omenaldian biktimen senitartekoak, udalerriko herritarrak eta Getxoko Udalbatzan ordezkaritza duten talde politiko guztietako (EAJ, PP, EH Bildu, Ciudadanos, GUK eta PSE-EE) ordezkariak izan dira, Imanol Landa alkatea buru izan dela.

2009ko ekainean osoko bilkuran aho batez hartutako akordioarekin bat etorriz,  aipatutako biktimei errespetua, oroitzapena eta bihotz-bihotzetiko omenaldia aitortu zaie jendaurrean, adiskidetasuna eta elkartasuna giltzarri dituen aitorpen publikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa