Marcos Morales, arraun-ergometroko Europako txapelduna

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 8a, 16:00
Marcos Morales, ergometroko Europako txapelketan. © LIONEL PIQUARD - AFF

Marcos César Morales Sarmiento Europako txapeldun berria da ergometroko modalitatean, 40-49 urtekoen kategorian. Raspas arraun-elkarteko entrenatzaile eta arraunlariak bi probatan irabazi zuen pasa den zapatuan Parisen jokatutako Europako Rowing Indoor Txapelketan: 2 kilometrokoan eta 500 metrokoan. Lehenengoan, 06.06ko marka eginez irabazi zuen, kontinenteko 62 kirolarik parte hartu arren. 500 metroko proban berriro irabazi zuen, 01.20 denboragaz.

Marcos Moralesek, arraunlariak berak aitortu duenez, nekatuta iritsi zen europar txapelketara, datorren asteburuan Bostonen (AEB) egingo den ergometroko Munduko Txapelketa prestatzeko aldez aurretik egin dituen saioen eraginez. Halere, eta normala denez, pozik dago Europako Txapelketan egindako lanagaz: "egin ditudan markak ez dira bikainak, baina planifikatutakoagaz bat datoz. Helburua, lan-kargagaz lehiatzea eta irabaztea zen; eta hortaz, pozik nago. Orain, indarrak hartu behar ditut munduko txapelketa irabazteko", aipatu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun