Getxolanek Ekonomia Sustapenerako Zerbitzuak, Bilbao Metropoli 30 entitatearen laguntzagaz, antolatutako ekimenaren helburua izan da udalerrian estrategikotzat jo diren alorrak garatzen eta dinamizatzen lagunduko duten proposamen zehatzetan aurrera egitea. Estrategikotzat jotzen diren alor horiek honakoak dira: kultur- eta sormen-industriak; kirolaren teknologiak eta industriak; berrikuntza soziala eta Turismo eta Gastronomia.
Bost egunez, mahai-inguruak eta tailerrak izan dira eta horietan hainbat erakundetako ordezkariek eta hainbat enpresatako profesionalek alor estrategikoetako profesionalizazio esperientzia praktikoak jorratu dituzte; beste alde batetik, Getxon proiektu bat garatu ahal izateko beharrak ere jorratu dituzte baita ere. Saio guztietan hurrengo galdera planteatu da: "Eta zuk, zer behar duzu zure proiektua Getxon garatzeko?", beharrak atzemateko, sarea egitek, eta negozio-ideiak sortzeko bidean.
Jardunaldiak gizarte-sareetan ikusgai izan dira, Facebook eta Twitter sareen bitartez eta parte-hartzaileek jarraipen handia egin dutela jakinarazi dute Udal iturriek.