Azken saioan protagonistek euren bizipenak eta ondorioak azaldu zituzten eta bertaratu ziren bai ekimenagaz zerikusia izan duten pertsonak bai GetxoKlaben talde nagusiak bizi izan dituen esperientziak eta ikaskuntzak lehen eskutik ezagutu gura izan dituztenak. Parte-hartzaileek modu proaktiboan lan egin izanaren garrantzia nabarmendu zuten, eta euren esperientzia pilotua erabili zuten baliabide erreal batean ikasteko modu baten adibide gisa. Grafikoki azaldu zituzten bakoitzarentzako unerik garrantzitsuenak, entzuleak inplikatzeko eta bizi izandakoaren ikuspegi orokorragoa eta sakonagoa izateko. Programan parte hartu duten pertsonen balorazio orokorra 8,8koa izan da.
Enpresen arteko lankidetza
Proiektu hori burutzeko, Getxolanek Kultiba enpresaren laguntza izan du, honek Art for Life! enpresagaz batera programa diseinatu eta koordinatu du. Horiekaz batera, 10 enpresak baino gehiagok parte hartu dute prozesuan, bai prestakuntza-talde gisa bai ekintzailetza arloko esperientziak partekatuz.
Ekonomia Sustapenerako Sailaz gain, Udaleko beste hainbat sailek ere bat egin dute GetxoKLab programagaz, euren ikuspegia eta baliabideak eskaintzeko, horrela bultzatuz Udalak berrikuntzarako beharrezkotzat jotzen duen sailen arteko lankidetza.