Bizkaiko txapelketan, Galdakaon, kimuen eta gazteen mailetako sailkapenetan lehenengo postua lortu zuten igerilariek, eta umeen mailan bigarren postuan geratu ziren. Handik astebetera, Iruñean jokatutako Euskal Herriko txapelketan, Getxoko igerilariek lehenengo postua lortu zuten maila absolutuko 3 sailkapenetan: emakumezkoetan, gizonezkoetan eta bateratuan. Gazteen sailkapenean, ostera, mutilek 3. postua lortu zuten; bateratuan, 3. postuan sailkatu ziren neska-mutilak. Taldekako sailkapenaz gainera, emakumeen taldeak Bizkaiko ordura arteko marka hautsi zuen estilo libreko 4x50 proban.