Igerilari getxoztarrak 40 minutu, 14 segundo eta 8 ehunen behar izan zituen 3.000 metroak egiteko. Getxo Igeriketako kideak 45 segundo eta 8 ehunen atera zizkion Joan Francesc Morcillo (Badalona) bigarren sailkatuari. Podiumera igo zen azken igerilaria, Jose Luis Morales izan zen, Murtziako taldekoa. Téllezek beste bi markak horrela utzi zituen: 800 metrotakoa, 10 minutu, 28 segundo eta 36 ehuneneko denboran; 1.500 metrokoa, 19 minutu, 53 segundo eta 51 ehunenetan.