Gobelako kiroldegiko igerilekuen ordutegia zabalduko dute

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 3a, 13:36
Gobelako igerilekuak. © GETXOKO UDALA

Getxo Kirolak udal-erakundeak erabaki du luzatzea Gobelako kiroldegiko igerilekuak irekitzeko ordutegia. Horrela, astelehenetik aurrera, igerilekuak 07:30etik erabili ahal izango dira. Neurri horri esker, udal-kirol erakundeak ordutegi bera eskainiko du kiroldegi bietan, Faduran eta Gobelan, lanaldiari ekin aurretik jarduera fisikoa egin gura duten pertsonen eskaera betetzeko helburuagaz.

Fadurako zein Gobelako eta Andra Mariko gainerako instalazioak 08:00etatik 21:30era irekitzen dira asteko egun guztietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun