Aukeran daude inskripzioa 7 egunekoa egitea, 4 egunekoa edo egun solteetakoa. Klubak ez du epemugarik ipini inskripzioa betetzeko; baina, iragarri du leku-kopurua mugatua dela. 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat prestatu dituzte jarduerak: psikomotrizitatea, jolas-igeriketa, askotariko kirola eta tailerrak izango dira, besteak beste. Argibide gehiagorako, honakoak dira kontaktu-bideak: 663 871 318 eta getxoibke@gmail.com.