Dueñas Bizkaiko eta Hego Euskal Herriko txapelduna izan zen dozenaka urtetan, hainbat mailatan eta modalitatetan. Gainera, Jolasetako aurpegi publikoetako bat izan zen, bertan 35 urtez beharrean ibilia. José María Castellanos Ledo aita, ostera, Hego Euskal Herriko tenis-federazioaren presidentea izateaz gainera, Athleticeko jokalaria izan zen, 1928tik 1934ra.