Kirolak  Getxo 2017-03-08 15:16

Arenas eta Romo futbol-taldeek Aste Santurako campusa prestatu dute

Aste Santuko campuserako inskripzio-epea zabaldu dute Arenas eta Romo futbol-taldeek. Campusa Gobela futbol-zelaian egingo dute, kiroldegiko igerilekuetan eta ikus-entzunezko geletan, apirilaren 10etik 12ra eta 18tik 21era.

Ekimena prestatu dute "Aste Santuko oporretan euren gogoko kirola praktikatzen gozatu gura" duten 5 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzat. Aukeran daude lehenengo txandara joatea, bigarren txandara, txanda bietara edo egun batzuetan baino ez. Ordutegia 08:30etik 14:30era izango da.

Argibide gehiagorako honako kontaktu-bideak ezarri dituzte: 657 268 606 eta arenasromocampus@gmail.com.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa