Aurrekoetan legez, izena eman behar da aldez aurretik udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira deituta: 944 910 800.
2017ko bisitetan eredu berria abiatuko da: hain zuzen, ibilaldi gidatuari erakusketak gehituko zaizkio hilabetero, proiektuaren aurrerapausoen berri emateko. Helburua da EHUren ikerketak erakustea elementu dinamiko eta dibulgatzaileen bitartez. Hilabetero aldatuko dituzte eta, horiei esker, modu bisualagoan eta erakargarriagoan ezagutarazi ahalko dira unibertsitatearen lanen emaitzak.
Bisitaldiak Euskal Herriko Unibertsitateak eta Udalak antolatzen dituzte. Doakoak dira eta 25 pertsonako taldeetan egin ahalko dira gehienez, martitzenetik domekara, euskaraz edo gaztelaniaz, hainbat ordutegitan. Udalak aplikazio erabilerraz bat sortu du, udal webgunean eskuragarri dagoena; horren bidez kontsulta daitezke bisitarako ordutegia, egunak eta hizkuntzak, baita izena eman ere.
Abuztuan, galerietarako sarrera doakoa izango da 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara, baina ez da bisita gidaturik egongo. Bisita gidatuei buruzko informazioa ezagutzeko, proiektuaren webgunea ere kontsulta daiteke.