Kanalizazioa Makaleta etorbideko bidegurutzeko galtzadan egingo da, Garbigunearen eta Fadura kiroldegiko biribilgunearen arteko zatian. Bidearen ezaugarriak direla eta, lanak tartez tarte egingo dira, eta ibiltzeko errei bana izango da bi norabideetan.
Zoladuraren akabera hormigoizkoa izango da behin-behinean, galtzadaren zolaketa lanak egin bitartean.