Kirolak  Getxo 2017-03-17 12:40

Getxoko klubek 14 kirol-campus eskainiko dituzte Aste Santuan

Getxo udalerriko zenbait kirol klubek, Getxo Kirolak udal-erakundeagaz elkarlanean, 14 kirol-campus eskainiko dituzte Aste Santuan, 3 eta 18 urte bitarteko eskola-umeei eta gazteei zuzenduta; honako modalitate hauetaz gozatu ahal izango da campusetan: gimnastika erritmikoa, askotariko kirola, saskibaloia, igeriketa, tenisa, futbola, irristaketa, boleibola eta errugbia. Fadura, Gobela eta Andra Mari udal-kiroldegietan egingo dira aipatutako kirol-jarduera denak.

Getxoko klubek 14 kirol-campus eskainiko dituzte Aste Santuan
Hainbat ume Getxoko udalerriko kirol campusen batean errugbia praktikatzen, Faduran. © GETXOKO UDALA | Ikusi handiago | Argazki originala

Getxo Kirolak udal-erakundeko arduradunen ustez, "aurten ondutako eskaintzaren barruan bi dira, batez ere, nabarmentzeko campusak: xakearena, tresna pedagogiko eta sozialitzaile legez Getxo Xake Klubak antolatzen duena; eta Haszten elkarteak proposatu duen kirol-egokitu inklusiboaren campusa".

Kirol-campusak eskolako opor garaian antolatuko dira, "herriko umeei aisialdirako aukera osasuntsuak eskaintzeko eta, aldi berean, gurasoei laguntzeko familia eta lan-bizitza bateragarri egiten".

Kirol-campusak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa