Konpositore getxoztar bila dabil Areetxo abesbatza, gero kanta horiek abesteko

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 20a, 09:30

Euren sorkuntzak bidaltzeko eskatu die herriko musika-sortzaileei Areetxo ganbera-abesbatzak. Areetako eta Getxoko abeslariakaz osatutako abesbatza Getxon jaio edo bizi diren musikagile bila dabil: musika-koralaren konpositore guztiei dei egin die, euren lanak helarazteko, gura izanez gero.

Konpositore Getxoztarren II. Kontzertuak ekimenean parte hartuko du Areetxok, azaroaren 28an; ekitaldi horretan, musikagile getxoztarren kantak abestu gura dituzte. Hori dela eta, ordurako musikagile getxoztarren obrak lortu eta prestatu behar izango dituzte. Areetxokoek jakinarazi dutenez, obrak argitarabakoak zein argitaratutakoak izan daitezke, eta horiek helarazteko zein harremanetan ipintzeko hainbat bide eskaini dituzte, euren Areetako egoitzara hurreratzea, besteak beste: Joaquín Arellano kalea, 5, baxua, ezkerra.
info+: info@areetxo.es / 662 905 453

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun