Getxoko EH Bilduk ez ditu aurrekontuak babestuko

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 17a, 16:25

Nerea Guijarrubia eta Ibon Rodriguez EH Bilduko zinegotziak, artxiboko irudian.

Getxoko EH Bilduk jakinarazi du EAJk eta PSE-EEk ez dutela "baldintzarik" sortu akordio posible bat lortzeko aurrekontuen harira. Hori dela eta, gauzak horrela jarraituz gero, osoko zuzenketa bat egiteko asmoa dutela iragarri du koalizio abertzaleak. Hala ere, gaineratu dutenez, bestelako baldintza batzuk sortuz gero, "agian posible litzateke bidean aurrera egitea".

Nerea Guijarrubia eta Ibon Rodriguez EH Bilduko zinegotziek azaldu dutenez, 2016an erdietsitako akordioa izan da euren abiapuntua, "bestelako neurri eta politika batzuk lortzeko".

Koalizio abertzaleak proposatutako hainbat neurriri Gobernu-taldeak ezetz esan diela jakinarazi dute, hala nola Emakumeen Etxea, berdintasun-teknikaria, EPEak organo ezberdinetan egiteari eta Itzubaltzeta/Romoko Ibar nagusien etxeko mantentzeko partida. "Beste batzuen inguruan, ordea, ez ditu konpromiso zehatzik hartu, horiek irmoki aurrera ateratzeko, adibidez, etxe kolaboratiboak egitekoa aukera aztertzeko prest daudela agertu dira, baita  alokairurako diru-laguntza eredua aztertzeko ere bai", jakinarazi dute. Hala ere, negoziaketak aurrera jarraitzeko baldintzarik ez dela sortu deitoratu dute EH Bildukoek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun