Kirolak  Getxo 2017-03-17 18:33

Elkartasun-gunea izango da Fadura, zapatuan

Punta Galea txirrindularitza-elkarteak bosgarren elkartasun-jaialdia antolatuko du Fadurako belodromoan bihar, zapatuan. Hitzordua goizeko 09:00etan ipini dute, 18:00ak aldera amaitzeko.

Elkartasun-gunea izango da Fadura, zapatuan
Punta Galearen elkartasun-jaiaren parte-hartzaile batzuk, artxiboko irudian. © FOTO SAMAR - PUNTA GALEA | Ikusi handiago | Argazki originala

Ekimena irekita egongo da zikloturismoan eta kirolean zaletutako denentzat, adinari, sexuari eta kirol-mailari dagokienez inolako bereizketarik egin gabe. Modu berean, jaialdiaren elkartasun-motibazioagaz bat datozenak ondo etorriak izango dira. Edizio honen helburua Eidur Arrieta Martín ume getxoztarrari eta bere sendiari laguntzeko dirua batzea izango da, bere ikaskuntza hobetzeko tratamendu profesionala behar baitu.Horretaz gainera, txosna bat ere ipiniko dute ekimenaren elkartasun-asmo beragaz.

2017/03/18 09:00

Fadura kiroldegia | Getxo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa