Udan ume sahararrak hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 22a, 10:20

Urtero etorri ohi dira Ukrainiako eta Saharako umeak gurera. © GETXOKO UDALA.

Ume sahararrak udan gurera ekartzeko eta etxean hartzeko izena ema ahal izango da apirilaren 15era arte. Izan ere, Tindouf-eko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetan bizi behar duten umeak ekarriko ditu gurera Atfalek, Sahararen aldeko elkarte getxoztarrak, aurtengo udako uztailean eta abuztuan. Hala, 10 eta 12 urte arteko neska-mutiletako bat etxean hartzeko, izen-epea zabaldu du Getxoko Udalak.

Ekimen horretan parte hartu gura dutenak, hau da, udalerriko familiak zein Getxon lan egiten duten lagunak aipatutako elkarteagaz edo Udalagaz harremanetan ipini daitezke, apirilaren 15a baino lehenago. Umeei mediku-azterketa eta elikagai egokiak eskaintzeaz gainera, neska-mutil sahararren errealitatea ezagutzeko aukera ematen zaie familia getxoztarrei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun