Hala, berriro ere, Negurikoa brontze-kategoriako talderik onena da Hego Euskal Herrian, Kantabrian, eta Gaztela-Leongo iparraldean. Daborduko, liga amaitzeko hiru partida falta badira ere, Víctor Sainzen eta Fernando Sierraren taldeak matematikoki ziurtatu du garaipena, 22 partida jarraian irabazi ostean. Ia 1.500 norgehiagoka daroatzate galdu barik.