Getxoztarrek taldekako Kata modalitatean lortu zuten domina, senior mailan, talde valentziarragaz berdinduta. Euskadiko selekzioaren ordezkarien artetik, Barrerasek, Peredak eta Pintadok bakarrik lortu zuten podiumera igotzea. Halere, Kumite modalitateko Iratxe Larrañaga, Diana Fernandez, Unai eta Lander Orbea eta Gonzalo Vasco kirolari bizkaitarren ahalegina nabarmendu zuen Bizkaiko karate-federazioak.