Hobekuntza-lanak egiten dabiltza Algortako Bidebarri aldean

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 24a, 10:30

Obrak bidebarri kalean. © GETXOKO UDALA.

Getxoko Udala kaleak hobetzeko zenbait lan egiten dabil egunotan Bidebarri aldean, Algortan; Getxo Txukun programaren barruan sartutako lanak dira, hain zuzen ere.

Udalak bultzatutako ekimena da Getxo Txukun, auzotarren proposamen, behar eta kezkak zuzenean ezagutzeko, beren auzoa leku hobeagoa izan dadin. Programan, obra txikietarako dagoen aurrekontuagaz auzoetan egin daitezkeen hobekuntzak jasotzen dira.

Izan ere, egunotan, Bidebarri kalean, Sarrikobaso eta Illeta artean, espaloia zabaltzeko lanak egiten dabiltza. Astebete barru amaituko dira, eguraldiak laguntzen badu. Espaloia zabaltzeko, eta horregaz batera zoladura hobetzeko aurrekontua 54.500 eurokoa da. Halaber, Sarrikobaso eta Illeta kaleen arteko tartean oinezkoentzako pasabide bat ipini da daborduko.

Laster, espaloi zati berri bat ere egokituko da Kasune kalean, Bidebarri eta Salsidu etorbidearen artean; proiektu berean sartuta dauden lanak dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun