Benta eraikina balio anitzeko gunea izatea gura dute auzokideek

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 24a, 11:55

"BentaraNoa" prozesuaren aurreko bilera bat. © GETXOKO UDALA.

Getxoko auzokideek Benta eraikinean balio anitzeko gunea egitea proposatu dute; izan ere, Amaia Agirre Getxoko Komunikazio eta Herritarren Partaidetzarako zinegotziak aditzera eman duenez, #BentaraNoa izeneko herritarren partaidetza-prozesuaren lehenengo fasea amaitu da, Benta eraikinari zer funtzio izan behar dituen proposamenak entzutekoa, alegia. Lehenengo fase horrek lau hilabete iraun ditu, 95 pertsonak hartu dute eta 200 proposamen baino gehiago jaso dira. Ondorioak bildu dituzte daborduko.

Amaia Agirrek aipatu duenez, urtarrilaren 21ean egin zen azken saioaren ondoren, proposamen horiek denak hainbat kontzepturen arabera banatu dira. Benta eraikina balio anitzeko gune barneratzailea eta belaunaldien artekoa sortzea da helburua; malgutasuna eskainiko duena bertan ezaguera eta esperientziak partekatu ahal izateko. Prozesuan parte hartu duten pertsonek hauxe eskatu dute: "Guneak auzoaren identitate balioak erakutsi behar ditu, batez ere euskara eta lehen sektorearekiko harremana". Gainera, pertsonak elkartzeko erakargarria izateko, eskatzen dute igarobide soil bat ez izatea. "Tabernako barra mantendu eta jarduerak eskaini beharko lituzke, beti ikuspuntu sozial batetik".

Orain, gogorarazi du Agirrek, tekniko batek aztertu beharko du proposamenen bideragarritasuna eta eraikinaren egokitzapena dagokion aurrekontuaren gastu-partida onartzeak baldintzatuko du.

Bigarren fasea abian da  

Lehenengo fasea bukatu ostean, Udalak lanean dabil proiektua "errealitate bihur dadin". Bigarren fase horretan, diseinatuko da gunea kudeatzeko inplikatutako agenteek Udalagaz eta herritarrakaz izango duten harreman-eredua.

#BentaraNoa ekimena Getxoko Udalaren Gobernu Irekiaren jardueran kokatuta dago eta horren helburu nagusia da "erakundea herritarrengana hurbiltzea eta herritarren eta Udalaren arteko elkarlana sustatzea, bizi-kalitatea eta gure udalerriaren kudeaketa hobetze aldera" dio zinegotziak.

Topagune eta dinamika guztiek aztarna zabala eta gardena uzten jarraituko dute www.getxo.eus webgunean eta Facebook, Twitter (#BentaraNoa traola)… sare sozialetan.

BentaraNoa

#BentaraNoa prozesu parte-hartzailea Getxoko Udaleko Komunikazioak, Herritarren Partaidetzak eta Gardentasun Arloak sustatzen dute. Horren bitartez, proposamen berriak entzun eta alderatuko dira Getxoko Andra Mari auzoan dagoen eta jada erabiltzen ez den Benta eraikina berriz ere erabiltzeko.

#Bentaranoa proiektuaren bitartez, Udalak Getxoko herritarrak gonbidatu zituen –udalerriko auzokideak, lekuaren historiarekin lotuta zeuden pertsonak, elkarteak, agente sozialak eta enpresakoak, besteak beste- beraien jakituria partekatu zezaten galdera egokiak eginez, eta espazio ezberdinetan egingo diren (aurrez aurrekoak eta digitalak) topaketa eta elkarrizketetan parte hartuz. "Herritarrei eskatu diegu gu hartzea, entzutea eta proposamena ulertzea, parte  har dezaten eta euren ideiak konta ditzaten. Eta, benetan, azpimarratzekoa da izandako parte-hartzea", nabarmendu du Amaia Agirrek.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun