Ikerketa pasa den martxoaren 7an abiatu zuten, emakume batek kreditu-txartel bat lapurtu ziotela eta hori Barakaldoko metro-geltokian Barik txartela kargatzeko erabili zutela salatu zuenean.
Ikerketa-taldeko udaltzainek hainbat jarduera egin zituzten: metroaren segurtasun irudien eta txartela horren mugimenduen azterketaren bitartez jakin ahal izan zuten zein zen iruzurrezko erabilera horren egilea. Ikerketa pasa den martitzenean, hilaren 21ean, amaitu zen; aipatutako pertsona Algortako metro-geltokian atxilotu zuten. Getxoko auzokidea eta iruzur delitu arin bategatik ikertzen dabiltza; epaiketa arinaren zain geratu da.