Estatu mailako txapelketa horretan Díazek 08.02,47 marka egin zuen; Estel Boix Banyoleseko igeriketa-taldeko kidea (08.15,15) eta Rocío Lao Sevillako arraunlaria (08.19,12) mendean hartu zituen finalean. Garaipen horri esker Díazek selekzio espainiarrerako txartela lortu du eta talde horregaz geratu da astebetez kontzentratuta, Munduko eta Europako txapelketak prestatzeko zenbait proba egiteko.
Udaberriko Irekian parte hartu duten Raspas Arrauneko gainontzeko arraunlariei dagokienez, kadeteen artean Aimar Astigarraga nabarmendu da, 4. sailkatu baitzen skiffean, 22 lehiakideren artean. Gazteek zailago izan zuten, eguraldi txarraren ondorioz, baina, halere, estropada bikainak egin zituzten, nahiz eta final nagusian sartzeko aukera barik geratu ziren.