Bestalde, maila goreneko probez gainera, laugarren txapelketa horren egitarauak aurreko urteetako eskemari eutsiko dio. Hala, txapelketa hasi baino astebete lehenago, skateagaz lotutako jarduerak antolatuko dira publiko guztientzat, udalerriko hainbat lekutan. Era berean, The Tournament lehiaketa egingo da Areetako skate-parkean eta Basque Pool Series deiturikoa Arrigunagan. Kantera Pro Pool Contest txapelketan 50.000 euro banatuko ditu saritan.