Denera, 72 txirrindularik parte hartuko dute lehiaketetan. Aurten 23 urtez azpikoek ibilbide berria hasiko dute Seguros Bilbao babeslearen agurraren ondoren. Hala, Duranguesa taldeagaz bat egingo dute sasoi honetarako, Eiser-Hirumet maillotagaz.
Modu berean, Punta Galea Txirrindulari Elkarteak denboraldian antolatuko dituen lasterketen egutegia jakinarazi zuen. Zazpi lasterketa antolatuko ditu Getxoko elkarteak 2017an, lehena Faduran egindako elkartasun-jaialdia izan zen. Hain zuzen ere, bertan lortutako diruagaz, barikuan Eidur Arrietaren familiari txeke bat eman zioten, 2.541 eurokoa. Gainera, egun horretan parte hartu zuten irabazle denei trofeoak eta sariak eman zizkieten.
Urtero legez, uztailaren 31ko Getxoko Nazioarteko Zirkuitua nabarmentzen da. Gainera, aurten klasika horrek ez du bat egingo beste proba garrantzitsugaz eta talde asko Euskal Herritik paraje, hur, ibiliko dira egun horietan. Beraz, Pro Tour mailako ordezkari-multzo ona ekartzea espero dute antolatzaileek.