Proposatutako zortzi proiektuen artean Aiboa metro-geltokiko sarbidearen segurtasuna hobetzea lehenetsi dute auzokideak. Egiteko horretarako 650.000 euro bideratu beharko direla aurreikusi du Udalak.
Ezarritako baldintzen arabera, Udalak erabaki beharko du aipatutako proiektuaz gainera bestelako proposamenen artean zein gauzatuko den, aurtengo udal aurrekontuan aurreikusitako milioi euroko diru-partida bete arte.
Amaia Agirre Gobernu Irekiaren zinegotziak oso positibotzat jo du herritarrek izan duten parte-hartzea, udal aurrekontuei ekarpenak egin ahal izateko aurten lehenengo aldiz martxan jarri den honetan.